Wellington bortxatzailea Donostia 1813

Wellington, Arthur Wellesley, Donostia 1813ko sarraskia, holokaustoa, genozidioaren arduradun nagusia, lapurra, suemailea, bortxatzailea eta erailtzailea.

Donostia 1813 2013 genozidioaWellington, aliatuen (España, Inglaterra eta Portugal) armadako burua zen, 1813ko abuztuan, ehun mila soldadu zituen Irun eta Donostia artean eta 1813-8-31n Donostia suntsitu zuen, guztia lapurtu, neska emakume gehienak bortxatu, 500 etxe nahita erre, donostiarrak zauritu eta erail, erasoan eta ondorioz ia bi mila donostiar hil ziren, genozidio ikaragarria.

1813-7-25ean Wellingtonek Donostia aurreneko aldiz eraso zuenean bazekien Castaños jeneral españolaren agindua zutela “pasar a cuchillo a todos los donostiarras y quemar la ciudad”, baina franstsesek eutsi eta ez zuten lortu. 1813-8-4an donostiar batzuk joan ziren Lesakara Wellingtoni salatzera Castañosen agindua, baina Alava jeneralak erantzun zien “lasai egon eta kasurik ez egiteko”. 1813-8-31n Wellingtonek agindua bete zuen eta bere soldaduek Donostia suntsitu zuten.
Donostia 1813-8-31

Hiru egun beranduago, Wellington-ek idatzi zion Castaños jeneral españolari 1813-9-3an: “La prise de San Sebastián est une bonne affaire.»

Wellington Lesakan zegoen, 1813ko uztaila eta abuztuan askotan etorri zen Donostiara (10 aldiz), oso ondo ezagutzen zuen eta genozidioa babestu zuen; sarraskiaren ostean, frantsesak salatu zituen (Francok Gernika bezala), ez zuen onartu eta inoiz ez zuen laguntzarik eman. Zubietan 1813-9-8an eskaini zioten Donostia osoa baina ez zuen gupidarik izan. Laster Donostiako udalari erantzun zion ez zuela ezer gehiago jakin nahi Donostiari buruz, baina sarraskiak jarraitu zion.

1813-9-27an “El duende de los cafées” egunkarian 1813ko Donostiako sarraskiaren salaketak argitaratu zirenean, Wellingtonek informatzaileak epaitu arazi zituen, absolbituak atera zirelarik egia zelako, Donostiako 79 lekukoek eta udaleko 1814ko Manifestuek kontatu zuten bezala.

Wellington-en laguntzaileak Graham (ingelesa), Alava eta Castaños (Freyre) jeneral españolak.

Wellingtonek agintzen zituen ehun mila soldadu aliatuekin inguratuta zegoen Donostia eta suntsitu zuten, 200 urte igaro dira baina izen hauek Donostian ez dira ahaztu.

Wellington Dispatches 1813

Wellington (Wiki)

Orden del general español Castaños: “pasar a cuchillo a todos los donostiarras e incendiar San Sebastián”.

Bi mila donostiar hilik.

1813ko donostiarren biktimen izenak

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.