Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan

Antonio Mendizabal gogoan:

Donostia Sutan 1813-2013 elkarteko lehendakaria hil zen 2018-8-27an 89
urterekin, azken urtetan osasun arazoengatik ezin izan genion goratzarre
egin nahi genuen bezala, berandu bada ere hemen hitz batzuk.

Errenterian jaioa, bere herriko zinegotzia eta alkate ordea izatera heldu zen,
Koldo Mitxelena auzokide izan zuen, Xenpelar bertsolaria maite zuen, bertan egin zioten hileta eta beti goraipatzen zuen bere bihotzeko Orereta zaharra.

Adinagatik, 1929an jaioa, gerrako umea izan zen, bere begiekin ikusi zituen
hegazkinak Donostia bonbardatzen, nahiz eta guda garaian Beizamara eraman
zuten, aitaren jaioterrira, kontatzen zuen bezala.

Guda ostean Jaizkibelgo errepidea egiten ari ziren Francoren esklaboak ikusten
zituen igandero Errenteriako elizara eramaten zituztelako meza entzutera, inoiz
ez zuela ahaztuko sortzen zuten errespetua, beldurra eta errukia.

Aita kontratista eta langileak ordaintzera bidaltzen omen zuen gaztetan,
jornaleko
dirua sobretan sartuta, Txirrita harginak jasotzen zuen moduan Errenteriako
elizako eskailerak egin zituenean urte batzuk lehenago.

Ikasketak Gasteizko seminarioan, grekera, latina, teologia, klasikoak,
famatzen zuen bertako maila intelektuala, Telletxea Idigoras eta beste asko
ezagutu zituen, nahiz eta ez zituen ikasketak bukatu, psikiatrian lizentziatu
zelako Madrilen urte batzuk beranduago.

Donostian hasieran ez omen zegoen garai bateko “erorik”, konturatu zen arte,
orduko “eroak” gaurko “droga menperatuak” zirela eta eguneroko dosia lortu
nahian, lapurreta ugari eta inseguritate handia sortzen zutela hirietan batez
ere denda eta jendearen artean.

Arazo soziala konpondu nahian, lehenetariko izan zen “Metadona” ematen hasi
zena drogaren ordezko eta horrela behar zutenek “legalki” lortzeko bidea
zabalduz, delinkuentzia tasa jaitsiz Donostiako kaleetatik. Eztabaida eta
iskanbila handiak izan ziren urtetan (Aldabalde, Txus Congil, “Proyecto
hombre”…), gero Osakidetzak zerbitzua onartu eta antolatu zuen arte. Urte
batzuetara, fiskalaren arabera, psikiatra izan zen garrantzitsua (beste
batuekin batera jakina) droga menpekotasunak sortzen zuen delinkuentzia desagerarazteko Donostiako
kaleetatik.

40 urtetan psikiatria bulegoa zabalik izan zuen Donostian eta zazpi mila
bezero baino gehiago artatu omen zituen, mota guztietakoak; garai batean
hedabidetan ere presentzia izan zuen, irrati saioetan eta telebistako mahai
inguruetan, pertsonaia ezaguna izanik hirian.

Arkitektura eta urbanismoa sakonki interesatzen zitzaizkion, 2003an “José
Goikoa arquitecto, autor de Donostia” liburu mardula argitaratu zuen,
aurkezpenean Telletxe Idigorasek, esan zuen “ezinbesteko liburua zela
Donostiako historia ezagutzeko”. XIX. mendea urtez urte analizatzen du
Donostian gertatutakoa.

Artikulu idazlea, 2.000. urtean abuztuaren 31n, Donostia 1813 izenburuko lana
argitaratu zuen Egunkarian (itxi aurretik), non salatzen zuen armada
espainiarren ardura Donostiako suntsiketan, aurreikusitako mendekua besterik
ez zela izan, 124 beranduago Gernikako bonbardaketa bezala.

Hizlari trebea eta oparoa, urtero hitzaldiak ematen zituen entzuleak harrituta
eta liluratuta utzirik, hitz egiteko eta ideiak transmititzeko zuen sinesmena
eta jartzen zuen pasioagatik, ausarta, ez zen kikiltzen eta erantzuten zien
gai polemikoei beldurrik gabe, salaketak eginez.

2013an azken liburua argitaratu zuen “Lo basko. Euskaldunak”, 80 bat urterekin
bizitzaren eskarmentuarekin idatzitako lana, euskal kulturaren
unibertsaltasuna erakutsi nahian, konplexurik gabe, apologia eginez, goi
mailan jarriz euskal baloreak, memoria, historia, demokrazia, kultura, musika,
euskara, margolariak, artea, industria, arrantza… Balore unibertsalen
oinarriak eta hastapenak bilatzen eta aurkitzen zituen Pininioan, Nafarroan, euskal kulturan, hemendik garatu zirelarik Madrilen, Parisen eta Londonen maila goreneraino. Euskal kulturaren apologista nabarmena.

Donostia Sutan kultur elkarteko lehendakaria, azken urtetako ondoezak ez digu
aukerarik eman nahi bezala harremanak estutzeko, sakontzeko jakindurian, urte guztiek kolpatzen dute, bizitzaren legea, azkenean uste gabeko heriotzak erakustsi digu zurekin genuen zorra, baina jarraituko dugu lanean erakutsitako bidea jarraitu nahian. Goratzarre hau urte guzti hauetan zugandik ikasitako guztiaren zerbait eskertzeko, zure harrera, konpainia, lan egiteko gaitasuna, indarra eta unibertsaltasuna, ez dugulako inoiz
ahaztuko. Agur eta ohore, doluminak Rosi, Beñat, Andoni eta gainontzeko senideei.

Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan. Nabarralde (2018).
Antonio Mendizabal. Euskararen jatorria (2018).

Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Egunkaria 2001-8-31.
Jose Goikoa arquitecto, autor de Donostia. Antonio Mendizabal. Donostia 2003.
Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Donostia 2005.
Baskoniako toponimia. Antonio Mendizabal. Arantzazu 2005-11-19.
Geografía y toponimia de la Vasconia. Antonio Mendizabal. Arantzazu 2005-11-9.
Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Donostia 2007.
Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Donostia 2008.
Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Trintxerpe 2008.
Baskoniako toponimia. Antonio Mendizabal. Donostia 2010-11-4.
Donostia 1813. Antonio Mendizabal. Berria 2012.
Lo Basko. Euskaldunak. Antonio Mendizabal. Donostia 2013-12-3.
Antonio Mendizabal in memoriam. Donostia sutan 2018-8-29.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=ISUvcCX4180]

Lo Basko. Euskaldunak.[youtube https://www.youtube.com/watch?v=XzH6q1S-2A4]

Kategoria: 2018, Albisteak Etiketak , , , , , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan

  1. Pingback: Antonio Mendizabal Etxeberria in memoriam. Donostia sutan 2018-8-29 | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

Iruzkinak itxiak daude.