Donostia 1813 herri antzerkia: Bezperak, eguna, biharamona. Eneko Olasagasti zuzendaria

Donostia 1813 herri antzerkia: Bezperak, eguna, biharamona. Eneko Olasagasti zuzendariari elkarrizketa Berrian.Eneko Olasagasti 2013
«Militarrak gogoratzen dira beti, baina guk donostiarren ikuspegia eman nahi dugu»1813an donostiarrek bizi izan zutena kontatzeko eta ulertzeko asmoz, ‘Bezperak, eguna, biharamona’ antzezlana eskainiko dute; hiritarren sufrimendua eta egindako lana erakusten saiatu da Olasagasti. Maialen Igartua
Donostia Sutan 1813-2013 taldeak antolatuta, Bezperak, eguna, biharamona herri antzerkia eskainiko dute gaur gauean Konstituzio plazan, 23:00etan. Bigarren mendeurrena gogoratzeko ekitaldiz beteriko eguna borobilduko dute, hala, ordubeteko ikuskizunarekin. Dantza eta zuzeneko musikarekin uztartuko dute antzerkia, duela berrehun urte donostiarrek bizi izandakoa kontatzeko asmoarekin. Eneko Olasagastik (Donostia, 1960) idatzi du gidoia, eta zuzendari lanetan ere badabil. Ikuspuntua borrokatik eta militarrengandik aldendu, eta garai hartako herritarren mina eta sufrimendua islatu nahi izan du. Hilabetetako lanaren emaitza izango da gaurko emanaldia: «Pentsatzen dut harrera beroa izango dela». (Jarraitzen du)

Donostia 1813 herri antzerkia: Bezperak,eguna,biharamona. (bideoak)

Donostia 1813 herri antzerkia bigarren mendeurrenean plaza Berrian, 150 partaide, milaka lagunen aurrean:
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=-MFPG0YzTBQ&w=560&h=315]

Donostia 1813 herri antzerkia 2/2:
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=KnBZ7mFSQ04&w=560&h=315]

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , . Gorde lotura.