Militarra ekitaldi zibilean Zubietako Aizpurua baserrian

Donostia sutan 1813-2013
Zubietako Aizpurua baserriko ekitaldi zibilean militarrez jantzita, bakarrik falta zen “desfile militarra” duela 200 urteko bi mila donostiarren sarraskia, bortxaketak, lapurretak, suteak, erailketa beldurgarria gogoratzeko:
Militarra Aizpurua baserria
Militarra Aizpurua baserria Zubieta

Duela 50 urte Francok (1963an desfile militarra egin ondoren) plaka paratu zuen Urgulleko Mota gazteluan eta oraingoak, gaur egungo militar espainiarrak alegia, ez dute frankistak baino gutxiago izan nahi.

1963. urtean Franco garaian,  Donostia 1813 genozidioaren 150. urtean plaka bat paratu zuten Donostiako Urgulleko Mota gazteluan armada españolaren ardura aitortuz, Frantzia, Inglaterra eta Portugalekin batera jakina:
Donostia 1813-1963 armada española genozidioa

31 de agosto de 1963

“Representaciones militares de Francia, Inglaterra, Portugal y España hermanadas en la concordia, descubren esta lápida en recuerdo del heroismo de los soldados que lucharon bravamente al pie de estos muros defendiendo el honor y la independencia de sus patrias y rinden homenaje de admiración y respeto a la ciudad de San sebastian que después de sufrir pacientemente en la guerra supo alcanzar los laureles de su resurgimiento en el esfuerzo de la paz. 31 de agosto de 1963.”

Bertan donostiarren genozidioa ukatzen da, lapurreta, bortxaketa, erailketa (1.600 donostiar populazioaren % 17) eta propio eragindako etxez etxeko sutea eta suntsitzea hiri osoa. Castaños general españolaren agindua “burniz pasa donostiar guztiak eta hiria kiskali” ez da aipatzen ere. Donostiarren genozidioa egin zuten armada bortxatzaile eta erailtzaileen apologia garbia egiten da.

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.