Donostia 1813 abuztua erail zuten. Fito Rodriguez. Gara. Berria

Donostia sutan 1813-2013Donostia 1813 abuztua erail zuten. Fito Rodriguez.

Abuztua erail zuten. Fito Rodriguez. Berria

Gaur egun Donostiako udal gobernuan dauden EAJk eta PSEk ez zituzten iaz begi onez ikusten Abuztuaren 31ko gertaera latzak gogorarazteko Donostia Sutan elkarteak antolatutako jarduerak.

2015/08/28

EAJ taldea, alde batetik, kexu zen interpelazio baten bidez, honelakoak esanez: «Donostia Sutan elkarteak, ‘Donostia 1813- Isildutako sarraskia’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu, eta Udala, ikur eta guzti, laguntzaile gisa agertu da jardunaldi horietan, ekitaldi hauek izan ziren: Testigantzak izeneko hitzaldia, Iñaki Egañak emandakoa; omenaldi bat Plaza Berrian, hala jartzen baitzuen programan, 1813. Donostia. Hiru inperioren biktima dokumentalaren emanaldia oinarri zuena; eta Parte Zaharreko kaleetan jarritako erakusketa bat, non Donostia Sutan elkarteak, panelen gainean, bere teoriak azaltzen zituen gertakari haren inguruan, hala nola hiria zein testuingurutan suntsitu zuten, nork suntsitu zuen eta horrek geroko indarkeriekin zer analogia dituen. Inori ez dio ihes egiten argudio ildo hori Udal Gobernuaren gustukoa dela… eskatzen diogu [orduko] Udal Gobernuari utz diezaiola era honetako oroitzapen ekitaldiak bere ideologiarekin bat datozen eta/edo gaur egungo bere behar politikoak betetzen dituzten interpretazioetarako propaganda gisa erabiltzeari».

Kategoria: 1813, 2015, Uncategorized Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.