Aktoreak behar dira antzerkirako: Donostia 1813 isildutako sarraskia

Irutxuloko hitza.

1813 Isildutako sarraskia izenburupean, aurten ere kontakizun ibiltaria egingo du Donostia Sutan elkarteak, abuztuaren 25ean. Antzezlan horretarako aktoreak eta figuranteak behar dituzte, eta deia egin dute herritarren artean. Interesa duenak idatz dezake donostiasutan1813@gmail.com posta elektronikora edo dei dezake 658 60 80 43 telefono zenbakira.

Bretxatik abiatuko da ibilbidea, eta igaroko dituzte San Bizente eliza, Kainoietan eta Santa Maria eliza. Ibilbidea 21:00etan bukatuko da, Konstituzio plazan edo Plaza Berrian.

Kategoria: 1813, 2018 Etiketak , , , . Gorde lotura.