Napoleon Wellington eta euskaldunak. Joseba Aurkenerena. Kazeta.info

Napoleon Wellington eta euskaldunak. Joseba Aurkenerena. Kazeta.info

Noraino iritsi daiteke
gizakiaren ergelkeria?

1.- Hastapenak.-

1807ko urriaren 23an, Napoleonek eta Espainiako Karlos IV.ak Fontainebleauko Hitzarmena izenpetu zuten. Akordio honek baimena ematen zien frantsesei Espainia zeharkatzeko eta Portugal inbaditzeko. Portugal Ingalaterraren aliatua zen, beraz, Frantzia eta Espainiaren etsai. 1807ko azaroan armada frantses-espainiarrak Lisboa hartu zuen eta Joan VI. Portugalgo erregea, bere familiarekin batera, Brasilen babestu zen. Denbora berean, frantses armadak Espainiako hiri nagusiak bereganatu zituen. Egoera nahasiaz baliatu zen Fernando printze espainiarra bere aita errege-aulkitik kentzeko eta koroa hartzeko Fernando VII. izenarekin.

Aitaren eta semearen arteko liskarrak zirela eta, Napoleonek biak deitu zituen Baionara, Marracq-eko jauregira, hain zuzen ere,  auzia konpontzen laguntzeko estakuruaz. Napoleonek behartuta, bai aitak eta bai semeak uko egin behari izan zioten Espainiako koroari eta enperadoreak Jose Bonaparte anaia ezarri zuen errege Espainian.

2.- Eta Euskal Herrian zer? (Jarraitzen du)

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , . Gorde lotura.