Donostia zeren suntsitu zuten? Jean-Louis Davant. Enbata

Jean Louis DavantDonostia zeren suntsitu zuten? Jean-Louis Davant. Enbata
Maiatzeko artikuluan, «Gora Napoleon» delakoan, aipatu nituen Frantziako armadak duela bi mende Lapurdin eginiko desmasiak. Oraikoan oroitaraziko dut mugaz haraindian gertatu zen itsuskeria bat, hau frantsesen etsaiek egina : 1813ko abuztuaren 31an, Donostia suntsitu zuten Wellingtonen tropek, hots britainiar eta portugaldar soldaduek…

Manua nork eman ote zuen ? Zurrumurua berehala hedatu zen, Castaños espainiar jenerala salatuz, nahiz ez zen Donostian agertu. Portugaldar presonerek aitortu zuten triskantzaren obratzeko manua berak emana ziela. Castaños Espainiako Armada guziaren burua zen
Aldi bat gehiago, euskaldunek kario pagatu zuten bi Estatu handiren artean gertatzea. Horien gerlek mugaren bi aldeetarik egin dituzten kalteak, ezin erranak dira. Duela bi mendekoek, 1813koek, samina berpizten digute 2013 urte honetan. Napoleonek ez badu gureganik esker onik merezi, Wellingtonek berdin guti. Are gutiago, itxura guzien arabera, Castañosek. Horien alderako edozein omenaldi, zinez iraingarria litzaiguke.

Jean Louis Davant

Kategoria: 1794 Etiketak , , , , . Gorde lotura.